XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuk, inguruan zeuden mauri edo moroei aurre egin al izateko, erri berriak sortzeko jendea erakartzeko emanak ziran: Adibidez, Tudela, Arguedas, Valtierra eta Cadreita erriei.

Beste batzuk, egindako mesedeen ordaiñetan, batez ere gerrateetan: Orrela, Erronkari ta Salazar Balladak, eta Caparroso.

Beste talde bat, Erregeek borondatez emandakoak: Carcastillo, Buñuel, Cabanillas, Melida, Villafranca ea Oliva'ko Monastegia.

Eta azkenik, erregeak diru-bearrean aurkitu ta diru-ordainketa ordez emandakoak: Corella, Milagro, Fustiñana, Santacara, Cortes, Marcilla, Peralta, Funes eta Falces.

Gozatzaille bakoitzaren eskubideak asiera artan ezberdiñak izan ba-ziran ere, gaur egun danak eskubide berdiñak dituzte, baiña iñork eta iñoiz, jabetasunik ez duala.

Naparroa bere buruaren jabe zan artean, Naparroa'ko Erregeek ematen zituzten eskubide oiek, baiña Castilla'k Naparroa menperatu zuanetik, Bardena oien jabetasuna eta iñori eskubideak ematea, Castilla'ko eta gero Españi'ko Erregeen esku gelditu zan.

Gaztelu, lapur eta baselizak

Aragoi'ren muga-mugan egonik eta garai aietan ainbeste gerrate izaten zanez, arerioei aurre egiteko eta ain ugari ziran bide-lapurrei gogor egiteko, XIII gizaldian Santxo Indartsuak, gazteluak eraiki zitun.

Danak birrinduta egon arren, oraindik gelditzen diran ormazar eta ondakiñak erakusten dutenez, zazpi ba-ziran: Aguilar, La Estaca, Mirapex, Peñaflor, Peñarredonda, Sancho Abarca ta Sanchicorrota.

Peñaflor gazteluko ormazarrak ezagunenak.

Gaztelu oiek ez ziran gure errietan oraindik gelditzen diran bezain ederrak: Dorre nagusi bat eta inguruko arresi barruan beste dorre ttikiagoarekin.

Bardena inguruko emeretzi napar-erri eta bederatzi aragoitarrek alkartasun bat sortu bearrean izan ziran, Bardena barruan ezkutatzen ziran bide-lapurrei aurre egin eta atxilotzeko.

Dirudinez, gerrateak bukatu ta nora joanik ez zutenek, mendira jo, bardeneratu esaten omen zan orduan, eta bide-lapurretari ekiten zioten.

Bide-lapurrik entzute aundienekoa Sancho Rota zan, eta Sanchicorrota izenarekin ezagutua.

Zaldizko ogeita amar-gizon bere mende zituala, Bardenetako erregea zan.